Zer da Europa eta zer dakizu Europari buruz? Beharbada askotan entzungo duzu telebistan Europari buruzko informazioa, bai kiroletan (Txapeldunen liga), bai ikuskizunetan (Eurovision kanta-txapelketa), bai ekonomiari buruzko berrietan...
Behean Google Mapsetik ateratako mapa daukazue. Mugitu mapan mota desberdinak erabiliz (mapa, satelitea, hibridoa...) zuen artean Europari buruz dakizuena komentatzeko beheko pausoak jarraituz.
Hurrengo egunetan informazio hori guztia osatuko dugu, eta horrekin batera beste ezaugarri batzuk: klima, mugak, Europar Batasuna, informazioa emateko bide batzuk... batzuetan zuk bilatu beharko duzu informazioa edo zure ikaskideekin antolatu eta besteei eman. amaitu eta gero askoz hobeto ezagutuko dugu Europako kontinentea.
  1. Kokatu mapa zure herrian eta komentatu inguruan dauden hiriak eta herriak. Zeintzuk ezagutzen dituzu? Zerbait berezi dago herri edo hiri horietan?
  2. Txikitu mapa Zure Lurralde osoa (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarrroa...) ikusi arte eta komentatu bertan dauden herriak, mendiak, ibaiak...
  3. Jarraitu mapa txikitzen Autonomi Elkartea ikusi arte. Komentatu bertan agertzen diren ibaiak, mendiak, itsasoa...
  4. Urrundu orain Iberiar penintsula osoa ikusi arte. Zein hiri ezagutzen dituzu? Zein lekutatan egon zara?
  5. Amaitzeko, txikitu Europa osoa ikusi arte. Aldatu maparen mota bertan ematen den informazio osoa komentatzeko: estatuak, hiriburuak, ozeanoak, itsasoak, irlak, mendikateak, ibaiak...
 
 
     
 
 
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
     
 
Europa
 
     
   
     
   
     
   
     
  Europako aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra